XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nafarroa minusbaliatuen lan-integraziorako egitarauen barnean sartzeari buruzko galderaBiltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak Nafarroa minusbaliatuen lan-integraziorako egitarauen barnean sartzeari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.
Galdera hori 1998ko martxoaren 31ko 22. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Iruñean, 1998ko apirilaren 24an
Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía
Hona Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilariaren erantzuna:
Minusbaliatuen talde sozialaren lan-integrazioko egitarauak Nafarroako Foru Komunitateari transferitu zaizkio, enplegu-sorkuntzarako laguntza-programen gaian Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera zerbitzuak eskual-datzeko apirilaren 11ko 930/1986 Errege Dekretuaren bidez transferitu ere.
Nafarroako Foru Komunitateak bere gain har-tutako funtzio eta zerbitzu hauek adierazitako Errege Dekretuko 2. artikuluko b) idazatiak ondokoak bezala identifikatzen ditu, besteak beste: